Mark Kosgey Kiptook-ek munduko M50 errekorra ondu zuen (01.03.57) eta nabarmentzeko da lehen hogeien artean izan zela Aloña Mendi taldeko Jon Presa Herranz herritarra; hamaseigarren izan zen, 01.12.50. Lasarte-Oriako lehen emakumea Nerea Marcos Sanchez izan zen (01.44.27).
Ez zen hau herritarrek parte hartu zuten lasterketa bakarra izan; Zumaia, Irun, Bizkaia, Nafarroa eta Errioxa aldean ere izan ziren korrika.
Hilaren 3an, Zumaiako Flysh traileko proba motza egin zituen Beñat del Olmo Iturriza herritarrak; 14 kilometroak egiteko 01.35.48 behar izan zituen.
Anbotoko (Bizkaia) Kilometro bertikalari aurre egin zion Urtzi Berasategi Beasada herritarrak; helmugan 55.43 egin zuen.
Agerraldiaren aldeko Santxikorrota lasterketako maratoi erdiko zein proba motzean (7,28 km.) izan ziren herritarrak Bardeetan (Nafarroa).
Eta egun bat geroago, esate baterako, Hendaia eta Hondarribi batzen dituen Urme Txindoki Korrika 10K lehiatu zen. Mikel Ubegun Lizaso (38.51) eta Mari Carmen Olaso Espeso (48.30) izan ziren herritarren artean lehenak.
Logroñoko Maratoian (Errioxa) izan zen Lasarte-Oriako ordezkaririk, hala nola, Cristina Bernal Etxeberria (04.04.56).
Orreaga eta Zubiri arteko Maratoi erdiko trailean ere ordezkariak izan ziren; azkarrena Jon Pey Perez izan zen, 01.56.12.
Herritarren hurrengo hitzorduetako bat Donostiako Hiru Hondartzak proba izango da. Hilaren 11n lehiatuko da.