Kale Nagusiko egoitzatik Ama Brigitarren komentura kalejiran joan eta meza entzun dute. Amaitzean, alderantzizko idea egin eta hitz goxoak zein opariak jaso dituzte zuzendaritza batzordearen eta udal ordezkarien eskutik, baita Rural Kutxak herrian duen bulegoko zuzendariaren eskutik ere. Bitartean, abesti ederrak interpretatu dituzte Biyak Bat koruko kideek, hilaren 2ko arantzatxoa ederki aterata; bertan behera utzi behar izan zuten egun horretako kontzertua.
Arantzazuko Ama parrokiako eskaileretan talde argazkia atera ondoren, bapo bazkaldu dute Herriko Etxea jatetxean.