'Chergi'-k hirugarren postua, Daxeko Hiria Sari Nagusian

Txintxarri Aldizkaria

'Chergui' zaldiak Donostiako Hiria Sari nagusia irabazi zuen irailean Hipodromoan.

L'Arc de Triomphe sari entzutetsuaren bezperan, hilaren 2an, Daxeko (Frantzia) Hipodromoan batu ziren udako denboraldian Donostiako Hipodromoan zer esana eman duten edo bertan entrenatzen duten zaldi eta behor taldea

Eguneko hitzordu nagusian, Daxeko Hiria Sari Nagusian, hala nola, Batis Iruretagoyena eta Javi Alastruei lasarteoriatarren Imperial Stud zalditegiaren Chergui, Alvaro Odriozolaren Bernardo zalditegiko Darkava, Arizkorreta prestatzailearen It Not Know eta Roncal edo Madariaga & Cu zalditegiko Aniol izan ziren lehian.

It Not Know/Vaclav Janacek eta Roncal/Romain Dubord bikoek eskuratu zituzten lehen postuak, hurrenez hurren eta Miguel Alonso herritarrak entrenatzen duen Chergui hirugarren izan zen Samy Le Quilleuc-ek zuzenduta.