Jon Martinek eta Gorka Alvarezek, emaitza onak lehia ezberdinetan

Txintxarri Aldizkaria

Jon Martin, Levanteren aurkako gola ospatzen. Arg.: Real Sociedad.

Realean dabiltzan herritarrek maila ezberdinetako lehiaketei egin diete aurre azken astean. Gorka Alvarezek zuzentzen duen taldeak garaipena erdietsi zuen bai Europako Kopan, baita Liga Fn ere. Jon Martin herritarrak, aldiz, Espainiako 21 urte azpiko selekzioarekin lehiatu du Europako txapelketarako sailkapen fasea eta lehiaketarako txartela eskuratu du

Jon Martin herritarrak Europako txapelketarako sailkapen fasea amaitu du Espainiako 21 urte azpikoarekin. Selekzioak Errumaniaren aurka jokatu zuten azken neurketa Ibizan (Balear uharteak) hilaren 6an eta 7-1 irabazi zuen. Realeko defentsa bigaren zatian sartu zen zelaira. Garaipenari esker, 21 urtez azpikoak 2027an Albania eta Serbian jokatuko den lehiaketan parte hartzeko txartela eskuratu du.

Hilaren 5ean, gainera, Golden Boy sariko hautagaien zerrenda jakitera eman du antolatzaile den Tuttosport egunkari italiarrak. 25 jokalari aukeratu dituzte azken faserako, hala nola, Cubarsi, Diomande, Lewis-Skelly, Zaire-Emery, Bouaddi, Rayanen eta Lasarte-Oriako jokalariaren izena ere agertzen da aukeraketan. Europa osoko 50 kazetariz osatutako epaimahaiak aukeratuko du 21 urtez azpiko futbolaririk onena eta azaroan jakingo da saritua. 

Garaipenaren bidean

Bestalde, Gorka Alvarezek zuzentzen duen Realeko emakumeen taldeak pauso garrantzitsuak eman ditu azken neurketetan. 

Irailaren 30ean, UEFAko Europako Kopako final zortzirenetarako txartela eskuratu zuen. Zubietan jokatutako etorriko lehian Eskoziako Heart of Midlothian 4-0 garaitu zuen; joanekoan husna berdindu zuten. Hurrengo kanporaketan Fenerbahçe turkiarra izango du aurkari eta joaneko partida hilaren 28an jokatuko da Zubietan.

Liga F-ri dagokionez, denboraldiko bigarren garaipena erdietsi zuten txuri-urdinek Valentzian (Valentziako Erkidegoa); 0-1 gailendu ziren. 

Nerea Eizagirre kapitaina, Valentzian sartutako gola ospatzen. Arg.: Real Sociedad.