"Egoitzako alaienek" dantza erakustaldi ederra egin dute

Txintxarri Aldizkaria

Zerua ilundu eta azpian harrapatzen duen oro bustitzeko mehatxua egin aurretik dantza erakustaldia egiteko tartea izan dute Biyak Bat egoitzako taldean aritzen direnek. Isla plazan erakutsi dute asteotan mimoz prestatutakoa.

Gorputzak mugitzen hasi aurretik euren burua aurkeztu dute Isla plazara joandako dozenako dantzariek: "Egoitzako alaienak gara eta guk disfrutatu bitartean zuek gozaraztera etorri gara", esan die irakasleak parean zituen herritarrei. Lehendik joanak ziren batzuk, haurrekin jostatzera gehienak, eta emanaldia propio ikustera etorri dira beste batzuk bankuetan eta inguruetan tokia hartuta.

Adinekoek dantzatu duten kanta bakoitza amaitzean txaloak jota saritu dute beraien lana. Zerua nahi baino gehiago ilundu aurretik erakutsi ahal izan dute euren errepertorio ia guztia.