Hamasei elkartekide eseri ziren mahaiaren bueltan joan den larunbatean, Antonio Fernandez 'Cepeda' eta Cesar Martinezek prestatutako menua dastatzeko: gildak, butifarrak, onddo nahaskia, arkumea eta postrea. Ardoarekin eta bestelako edariekin ezkondu zuten jatekoa. Carlos Lasaosa eta Jose Ignacio Gonzalez izan zituzten laguntzaile sukaldariek.