Eguzki CORPAChef taldeko jokalariek azkar bideratu zuten partida 3-0 aurreratuta eta atsedenaldira 4 eta 1ekoarekin iritsi ziren.
Bigarren zatiari hasiera emateko alde handitu zuen etxeko taldeak. Bizkaitarrek atezaina jokalari modura jarri eta errenta murriztea lortu zuten, 5-2.
Baina hori-beltzek presioa goian egin eta aurkariak ezin izan zuen erasorik sortu. Etxekoek, aldiz, hiru gol gehiago egin zituzten garaipena berresteko.
Gorka Redondo Nazional Mailako Ohorezko Jubenil taldeko entrenatzaileakazaldu duenez, "beldur ginen, partida bikaina izan zen, ordea. Teknikoki eta taktikoki lan handia egindako ekipoa da Sestao eta kantxan praktikan jarri zuten. Taktika horri erantzuten jakin genuen presio altuarekin eta fisikoki eta jokoan nagusi izan ginen".
Kanpoan garaipena lortu
Hori-beltzek etxean jokatutako bi neurketak irabazi dituzte eta Errioxan Riojaren aurkako lehian, aldiz, ez zuten zorterik izan. Hilaren 10ean, berriro Errioxara egingo gute bidaia Redondok eta jokalariek.
Etxetik kanpoko neurketetara moldatzea aurtengo erronka izango dela adierazi du prestatzaileak: "Dauzkagun bidaiekin, bi ordu kasu batzuetan, kargatuta iristen gara edo ibili ezinik eta iritsi bezain pronto jokatu behar dugu. Horretara ere egokitu beharko gara, gainerako taldeak egokitzen diren moduan"
Gainerako taldeek denetariko emaitzak izan zituzten:
- Ohorezko Erregional Maila: Jaxkiareto 3 - 11 Eguzki Arkupe Rehabilitaciones
- Gazteen Maila: Mondrate 5- 1 Eguzki Avenida taberna
- Kadete Maila:
- Makax 5 - 2 Eguzki Escalerilla taberna
- Eguzki Urarte Berri sukaldeak 2-2 Lauburu