Euskal Herriko Txapeleko finala jokatu zen hilaren 2an Anoeta futbol zelaian. Real-Athletic derbia jokatu zen eta bilbotarrek 0-1 irabazi zuten.
Realak txapela galdu arren, egun berezia izan zen Mikel Etxarri herritarrarentzat. Bere entrenatzaile ibilbidea —txuri-urdinen harrobiko eta euskal selekzioko entrenatzaile— eta euskal entrenatzaileen formakuntzan egindako lana aitortu zioten Euskal Herria kirolak elkarteak eta bi taldeek.
Etxarrik finaleko ohorezko sakea egin zuen, sariak banatu zituen eta oroigarri modura, txapela eta bi taldeen kamixetak jaso zituen. Bi taldeetako entrenatzaile eta jokalari ohiek ere ez zuten omenaldia galdu izan nahi, hala nola, Xabi Prieto, Jose Angel Iribar, Javier Clemente edo Inaxio Kortabarria.