Ekintza horretan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek: "Adieraz diezaiegun Lasarte-Oriatik gure elkartasunik beroena urteurren latz honetan, eta bilaka dadila askatasun haize".
Lasarte-Oria Palestinarekin Herri Ekimeneko kideek jakinarazi dute manifestazioa deitu dutela biharko, hilak 7. 19:00etarako elkartuko dira Okendo plazan eta erdigunea zeharkatuko dute Palestinarekiko eta bertako herritarrekiko elkartasuna erakutsi bitartean. "Palestinaren aurkako kolonizazioa eta genozidioa ez ziren 2023ko urrian hasi, eta oraindik jarraitzen dute. Askatasuna amets, egunero borrokatzen jarraitzeagatik, palestinar herriaren aurkako zapalkuntzak eta sarraskiek ez dute mugarik", adierazi dute.
Ekintza horretan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek: "Adieraz diezaiegun Lasarte-Oriatik gure elkartasunik beroena urteurren latz honetan, eta bilaka dadila askatasun haize".