Festa bizian igaro dute Semblante Andaluzekoek asteburua. Okendo plazan ipinitako karpa Andaluziaren lurralde bihurtuta, bizipoza ederrean ospatu dute aurtengo Aste Kulturala. Gainerako egunen antzera, dantza eta abesti artean igaro dute igande arratsaldea.
Hasteko, herriko taldeak oholtzaratu dira artista finak direla erakustera: Akelarre Flamenco, Al Alba, Azabache, Duende eta Zambra. Jarraian, Semblante Rociero koruak emanaldia eskaini du, eta publikoko hainbat lagun dantzaldira animatu da.