Giro ederrean ekin diote asteburuari

Txintxarri Aldizkaria

Hasi dira Sasoetako Jaiak. Ohiko legez, sasoi ederrean ekin diete auzoko jaiei. Txokolatada herrikoia eta kirol jarduerak, arratsaldean; Treverb eta Ertz taldeen kontzertuak, gauean. Boluntario aritu direnak izan dira hamargarren urteurreneko aurtengo omenduak. 

Urriak 3, larunbata

  • 11:00etan, Jaizkibel plazan, gurasoen eta seme-alaben arteko futbolin txapelketa.
  • 11:00etan, Andatza plazan, patata tortilla txapelketa.
  • 11:30ean, Andatza plazan, minidiskoa.
  • 12:00etan, auzoan barrena, erraldoien eta buruhandien kalejira.
  • 12:00etan, Andatza plazan, Virgen de Guadalupe Extremadurako Etxeko kideek prestatutako ogi mamiak.
  • 14:00etan, Andatza plazan, herri bazkaria. Paella jango dute.
  • 16:00etan, Andatza plazan, Sasoetako VII. Mus Txapelketa.
  • 16:00etan, San Martzial plazako lokalean, xake txapelketa.
  • 18:30ean, auzoan barrena, danborrada. Jaizkibel plazatik irten eta enparantzaz enparantza joko dute.
  • 20:00etan, Andatza plazan, Juke-Box ekimena. Herritarrek euren gustuko abestiak eskatu ahalko dituzte.
  • 22:00etan, Andatza plazan, zezensuzkoa.
  • 22:30ean, Andatza plazan, musika elektronikoa jarriko dute zuzenean Lasarte-Oriako lau DJk: David BFL, Ina, M Katxorro eta Xabi Pitching.

Urriak 4, igandea

  • 11:00etan, Andatza plazan, pil-pil erara kozinatutako bakailao txapelketa. Herriko elkarte gastronomikoetako kideek parte hartuko dute.
  • 12:00etan, Jaizkibel plazan, dantza erakustaldia.
  • 12:30ean, Jaizkibel plazan, haurren danborrada.
  • 14:00etan, Andatza plazan, amaierako traka.