Son de la Fragua taldearen flamenko ikuskizunak girotu du ostirala

Txintxarri Aldizkaria

Atsobakarreko egoitzatik Okendo plazako karpara mugitu dira Semblante Andaluz elkarteko kideak Aste Kulturala ospatzen jarraitzeko. FARAE Euskadiko andaluziar etxeen federakuntzarekin lankidetzan Son de la Fragua taldea gonbidatu dute eta erakutsi duten flamenko ikuskizunaz gozatzera bertaratu direnak ez dira damutu. Hori amaitzean eta dantzan hasi aurretik, lurralde horretako gutiziak jan eta edan dituzte pintxo-potean.

Egitaraua

Gaur, hilak 3

  • 11:00etan, marrazki lehiaketa, haurrentzat.
  • 12:00etan, Got Talent txapelketa.
  • 13:00etan, bermuta.
  • 14:30ean, bazkari herrikoia: marmitakoa jango dute.
  • 16:00etan, bingoa.
  • 17:30ean, Lasarte Ritmo Activo taldearen emanaldia.
  • 18:30ean, Amaia Gonzalez Caballero dantzariak gidatutako saioa. Runba eta flamenkoa nola dantzatu erakutsiko du.
  • 19:00etan,pintxo-potea.
  • 20:00etan,Los Mondaca taldearen kontzertua.
  • 22:00etan, dantzaldi herrikoia.

Bihar, hilak 4

  • 11:00etan, haurrentzako jokoak.
  • 12:00etan, erraldoien eta buruhandien kalejira.
  • 13:00etan, bermuta.
  • 14:30ean, bazkari herrikoia: paella jango dute.
  • 16:00etan, bingoa.
  • 17:00etan, dantza emanaldiak: Akelarre Flamenco, Al Alba, Azabache, Duende eta Zambra.
  • 17:45ean, Semblante Rociero koruaren emanaldia.
  • 18:30ean, dantzaldi herrikoia.
  • 19:00etan, pintxo-potea.
  • 20:00etan, errifaren zozketa.
  • 20:00ean, amaiera.

Erlazionatuak