Aurrez aurre izena ematea nahiago dutenek kultur etxera (hilaren 19tik 23ra, 17:00etatik 19:30era) edo Michelingo frontoira (24an, 11:00etatik 14:00etara edo 17:00etatik 19:30era; 25ean, 09:00etatik 10:00etara) joan beharko dute.
Hilabeteko azken igandea izango da herritarren egun kuttuneetako bat: Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoiaren 29. edizioa jokatuko dute. Ostadar SKTko kideek gogorarazi dute zabalik dagoela izena emateko epea. 10 kilometrotako proba horretan parte hartu nahi dutenek Kronoak atari digitalean sartu behar dute inskribatzera. Parte hartzaile bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu.