Bihar ekingo diete katekesi saioei

Txintxarri Aldizkaria

Katekesiko ikasturte berriko saioak bihar (hilak 3, larunbata) hasiko dira San Pedro parrokian. Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan (6 urte) dauden haur eta familiak lehenengoz bilduko dira arduradunen eskutik, saioen nondik norakoak ezagutzeko. Izena emateko ere baliatuko dute egun hori; 10:30ean hasiko dira tramite hori egiten. Parrokiako arduradunek gogorarazi dute, haurrek 9 urterekin lehenengo jaunartzea hartu dezaten, beharrezkoak diren katekesiko hiru urteak egin behar dituztela aurretik.