Horien artean, Genesis taberna saria izan zen eguneko hitzordu garrantzitsua. Vaclav Janacekek gidatutako Grand Son Of Calyx izan zen garailea. Azken zuzengunean taldea zabaldu eta lehia bizia egon zen helmugako azken 100 metroetara arte.
Laugarren lasterketan, Andoaingo Ondarreta Taberna Sarian, herriko Miguel Alonso Roldan eta Angel Imaz prestatzaileen zaldiek eman zuten zer esana. Lehenak entrenatutako Botikik garaipena erdietsi zuen Janacekek zuzenduta eta azken metroetan, Quien Sabe/Fayos bikoarekin borroka estua izan ostean. Imazen Tony Montana ere fin jardun zen Sikorova jockeyak muntatuta eta hirugarren postua eskuratu zuen.

IRAILAREN 30EKO IRABAZLEAK
- Hipodromoko tabernak Saria Sweet Wish/D. Rodriguez.
- Joxe Mari taberna Saria Ring of Diamonds/D. Sikorova.
- Arkupe taberna Saria Dapango/R. Sousa.
- Ondarreta taberna Saria Botiki/V. Janacek.
- Genesis taberna Saria Grand Son of Calyx/V. Janacek