Hamabostekoan Bera Bera, Atletico San Sebastian eta Zarautz RTko taldeetako jokalariez gain, Beltzak RTko Joanes Arroyo izan zen. Deialdian izan ziren Lander Zabala eta Gabriel Gavilan herritarrak ere.
Neurketa bi zatitan banatu zen. Etxekotzat jokatzen zuen Elorrio izan zen nagusi lehen 40 minutuetan. Atsedenaldira iritsi baino lehen bizkaitarren aldeko 24-5eko zegoen markagailuan, baina Joanes Arroyok entsegua egin eta gauzatze bati esker 24-12 gerturatu ziren balezaleak.
Bigarren zatian, aldiz, Donostia Rugbyko kideek euren onena emanez, defentsan sendo eta erasoan fin izan ziren. Entseguz entsegu neurketa iraultzea lortu zuten eta 45-57 irabazi zuten. Beltzak RTko Zabalak eta Arroyok euren harritxoa jarri zuten entseguak eginez.
Hurrengo jardunaldian Donostiako proiektuko lehen taldeak Iruñeko La Unicako ordezkariaren aurka neurtuko ditu indarrak. Hitzordua hilaren 3an izango da, 16:00etan, Donostiako Mini estadioan.
Euskal Liga hasiera
Euskal Ligako kideek, aldiz, hilaren 3an hasiko dute lehia. 1. mailako taldeak Atletico San Sebastianen aurka jokatuko du, Aieten. Honetan Bera Bera, Zarautz RT eta Beltzak RTko kideak izango dira lehian. 18 urtez azpiko gazteen Orbinox Bera Bera taldeak Puion hartuko du Itsasmendi.
Azkenik, 16 urtez azpiko Zarautz Beltzak Eibar RTk Iruñera egingo du bidaia La Unicaren aurka borrokatzeko.
Garaipena, Tbilisi kopan
Bestalde, Alex Saleta herritarra Toyota Cheetashen aurka jokatu zuen, irailaren 29an. Tbilisi Kopako bigarren jardunaldiari egin zion aurre Castilla y Leon Iberians taldeak eta 22-19 irabazi zuen. Saletak aulkian hasi zuen lehia eta bigarren zatian zelaian izan zen borrokan.
Kopako hurrengo hitzordua, hilaren 4an, lehiatuko du Castilla y Leon Iberinasek; Suzuki Griquasen aurka neurtuko ditu indarrak.