Lasarte-Oria koloreztatzen jarraitzeko bilduko dira asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria

Bizipoza taldeak egindako bileretako bat.

Kulturartekotasuna lantzen jarraitzeko asmoz, Lasarte-Oriako Bizipoza Taldeak bilera irekira deitu ditu bai norbanakoak bai eragileak: aurreko ikasturteko ondorioez, ekarpen berriez eta egindako aurrerapausoez ariko dira. "Udalerri koloretsua, denona eta denontzat izatea nahi dugulako, gonbidatuta zaudete", adierazi dute antolatzaileek. Asteazkenean elkartuko dira, hilak 7, Oriarte Landaberri institutuan, 18:00etan.