Kazetaria urtetan Euskadi Irratiko kirol arloko ahotsetako bat izan da eta erretiroa hartu zuen uztailean.
Zabaleta Auzolan elkarteak bere ibilbidearen gaineko elkarrizketa egiteko deitu zuen zumaiarra eta Iribarrek ongi onartu zuen gonbita. Taula gainean ez da bakarrik izango, urtetan lankide izan duen Joxemari Apaolaza ere egongo da; hark egindako galderei erantzungo die kirol kazetariak.
Lanaren aitortza
Zabaleta Auzolan Elkarteko kideez gain, Bizipoza Elkarteko lagunak hurbilduko dira Zabaletara, tartean kirolari ezagunak eta Iribarren hainbat esparrutan egindako lanari aitortza eskainiko diote: euskarari egindako ekarpena, harrobiari emandako tratua, kirol kazetaritzan emakumeen presentzian bide bat irekitzea, elkartasunari ateak zabaltzea...
Ekitaldia amaitzeko zer jan eta edan izango izango da elkartean, baita solaserako tartea ere.