2026/10/07 18:00 - 20:00

Bilera

Bilera irekia

Bilera irekia
Oriarte Landaberri institutua, Lasarte-Oria

Kulturartekotasuna lantzen jarraitzeko asmoz, Lasarte-Oriako Bizipoza Taldeak bilera irekira deitu ditu bai norbanakoak bai eragileak: aurreko ikasturteko ondorioez, ekarpen berriez eta egindako aurrerapausoez ariko dira. "Udalerri koloretsua, denona eta denontzat izatea nahi dugulako, gonbidatuta zaudete", adierazi dute antolatzaileek. Oriarte Landaberri institutua, 18:00etan.