Sasoeta Sasoian auzo elkarte sortu berriko kideek 2016an antolatu zituzten festak aurreneko aldiz. 70. eta 80. hamarkadan gozatzen zituzten ospakizunak gogoan, bi egunetako egitaraua prestatu zuten eta, besteak beste, danborrada kuttuna berreskuratu zuten.