Lasarteoriatarra izan da nagusi Lekeition

Txintxarri Aldizkaria

Argazkia: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea

Ane Labaka Mayoz herritarrak irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen faseko hirugarren saioa

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren saioa jokatu zen igandean, hilak 27, Lekeition. Bertsozalez bete zen Santi Brouard kiroldegia, eta horien aurrean, sei bertsolari aritu ziren: Eneritz Artetxe Eizagirre, Maddalen Arzallus Antia, Ane Labaka Mayoz, Aitor Bizkarra Ruiz, Aroa Arrizubieta Barredo eta Aner Peritz Manterola. Horien guztien artean, ordea, bakarra nagusitu behar, eta lasarteoriatarra izan da garaile 681 puntu poltsikoratuta.

Ederki bete zituen Labakak Idoia Anzorandia gai emaileak agindutakoak, eta lortutako nagusitasuna medio, Gernika-Lumoko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 7an.