1976an jaiotako lasarteoriatarrak elkartu ziren, larunbatean. Lasarte-Oriako ikastetxeetako kasik 100 lagun batu ziren. Ospakizunari bazkariarekin ekin zioten, Iruinen. Gero, DJaz gozatu zuten, eta leku berean afaldu zuten. Festarekin jarraitzeko, herrira bueltatu ziren. Giro ederrean igaro zuten eguna.