2026/09/25 19:30 - 20:00

Mobilizazioa

Manifestazioa

Manifestazioa
Okendo plaza, Lasarte-Oria

Itaia eragileko kideek manifestazioa antolatu dute gaur arratsalderako, hilak 25, Okendo plazan, 19:30ean. Sexu esplotazioari aurre egitea eta aski dela esatea dira mobilizatuko direnen helburuak.

Ertzaintzak berriki zabaldutakoaren arabera, adingabe bat prostituitzera behartua izan zen eta 57 urteko gizon batek ustez erasotu zuen. Gertakari horren harira ikertzen hasi eta deskubritu zuten 18 urtez azpiko pertsona hori erabilia izan zela lehen ere diruaren truke sexu topaketak izateko. "Enkontru horiek adingabearen bi familiartekok antolatu zituzten, eta haiek errazten zituzten kontaktuak eta haietako batek eramaten zuen adingabea haren ibilgailuan", zehaztu dute poliziek.

Ikerketapean zituen bi pertsona helduak, 43 urteko gizon bat eta 32 urteko emakume bat, berriki atxilotu dituzte ertzainek eta, agintari judizialen eskuetan jarri ostean, epaileak ebatzi du behin-behinean biak espetxeratzea.

Gertatutakoa arbuiatzeko manifestaziora bertaratzeko deia egin dute Itarako eragileek: "Sexu esplotazioari aurre egin! Aski da", aldarrikatu dute.