Herriko futbol kluben lau talde gehiago, zelaira

Txintxarri Aldizkaria

Ostadar SKT-ko Gorengo Mailako jokalariak, lehian.

Lasarte-Oriako futbol taldeek ederki hasi dute denboraldia. Ostadar SKT-ko zein Texas Lasartearra CF-ko bost ordezkari izan ziren nor baino nor zelaian eta bakarrak, urdin-beltzen Erregional 1. mailako taldeak ezin izan zuen aurkaria gainditu

Honakoak izan ziren euren emaitzak:

  • Gorengo Maila
    • Ostadar SKT 3 - 1 Santo Tomas Lizeoa
  • Erregional 1. Maila
    • Ostadar SKT 1 -3 Arrupe Chaminade CDDF
  • Ohorezko Jubenil Maila
    • Añorga KKE 1 -2 Ostadar SKT
  • Jubenilen Gorengo Maila
    • Danena KE 1 - 3 Texas Lasartearra CF 
  • Ohorezko Kadete Maila
    • Ostadar SKT 3 -2 Igeltegi de Donosti CF

Martxan dauden herriko bost taldeei, beste lau batuko zaizkie hurrengo jardunaldian.

Ostadar SKT-ko Gorengo Mailako emakumezko taldeak Euskalduna Andoaindarraren aurka jokatuko du denboraldiako estreinako lehia, Michelin kirol gunean. 

Jubenil I. Mailako Ostadar SKT zein Texas Lasartearrako ordezkariek ere lehen norgehiagokari egingo diote aurre, hilaren 27an. Zarautz eta Zumaiako izango dituzte aurkari, hurrenez hurren.

Kadete I. Mailan, aldiz, aurreko zenbakian herriko bi taldeetako ordezkariak izango zirela aurreratu bagenuen ere, bakarra arituko da azkenean: Ostadar SKT. Urdin-beltzek etxean emango diote hasiera fase erregularrari Hernaniren aurka.

Era honetara, lau ordezkariek fase erregularrari emango diote hasiera. Bi itzuliko liga bat izango da eta mailaren arabera, saio kopuru ezberdina izango dute. 

Ligaxka amaituta, multzoko lehen postua eskuratuz gero, saria izango dute herriko kirol elkarteerako kideek, Igoera fasea. Kategoriaren arabera, gainera, bigarren postuak lehia horretan parte hartzeko txartela ziurtatuko die.

Sailkatu ezean, Kopa eta Udaberri Kopa jokatuko dute. Kadeteen kasuan, Gipuzkoako Kopa ere lehiatuko da.