Donostiarrak nagusi izan ziren hasieratik eta 55-87 amaitu zen partida. Emaitza alde batera utzita, urdin-beltzak ongi borrokatu ziren eta azken partziala irabaztea ere lortu zuten (19-17).
Kadete Errendimendu Urreko taldeak, aldiz, JMA Ointxe jaso zuen etxean. Neurketa berdindua izan zen. Lehen laurdena urdin-beltzek puntu bateko aldeaz irabazi zuten arren, bigarrenean aurkariak itzulia eman zion markagailuari (20-24) eta, gainera, errenta mantendu zuen amaiera arte, 35-44.