Jon Martin herritarra, 21 urtez azpikoarekin lehian

Txintxarri Aldizkaria

Jon Martin, 21 urtez azpiko selekzioarekin lanean. Arg.: Real Sociedad/RFEF 

Jon Martin herritarra Realarekin jo eta su ari da jokoan Ligan, hurrengo asteetan etenaldia dago, ordea eta elastikoa aldatuko du Lasarte-Oriako defentsak; Espainiako 21 urtez azpiko taldearekin ariko da lehian

Europako Txapelketarako sailkapen faseko hiru partidari egingo diete aurre hori-gorriek. Lehena bihar, hilaren 25ean jokatuko dute Finlandiaren aurka, Tamperen (Finlandia). Urrian, aldiz, San Marino (urriak 1) eta Errumania (urriak 6)  izango ditu aurkari ekipoak.

Espainia A multzoko buru da; fase honetako zazpi norgehiagoka jokatu ditu eta zapiak irabazi ditu. Finlandia garaituz gero, Europako txapelketarako matematikoki sailkatua egongo litzateke.