Zizur Nagusian (Nafarroa) jokatu da txapelketa. Hilaren 5ean, lehen fasea jokatu zuten eta hiru partidari aurre egin behar izan zieten; lehena galdu zuten eta gainerako bietan garaipena erdietsi zuten. Multzoko bigarren modura, lehian aurrera egin zuten.
Hilaren 13an, Arruti-Crespo bikoa izan zuten aurkari finalerdian. Partida gogorra eta zirraragarria izan zen Iparragirre eta Gomez bikoarentzat; aurka zuten 21-15 markagailuari itzulia eman zioten finalerako txartela lortuz.
Hilaren 20an, finalean, Balerdi-Galardi bikotea izan zuten aurrez aurre. Multzoko fasean 8-10 galdu zuten euren aurka, baina oraingoan bestelakoa izan zen emaitza; Iparragirrek eta Gomezek 22-15 irabazi eta txapela jantzi zuten.
Denetariko emaitzak
Kluben arteko lehiari dagokionez, Intza KEko ordezkariek ez zuten zorterik izan etxean. Jubenil 2. mailako eta gomazko palako kirolariek ezin izan zituzten Hernani eta Eibar 3 garaitu, hurrenez hurren.
Kanpoan, ordea, ederki jardun ziren herriko pilotariak eta Kadete 1. zein 3. mailako eta Nagusi 2. kategoriako bikoek garaipena erdietsi zuten Tolosa, LAPKE eta Ataunen aurka.