Alex Saleta, Castilla y Leon Iberinasekin Tbilisira

Txintxarri Aldizkaria

Alex Saleta, Tbilisi Cupeko prestaketako neurketa batean. Arg.: Iberians Rugby.

Alex Saleta herritarrak ezin izango du VRAC Quesos Entrepinaresekin denboraldia hasi, Castilla yLeon Iberians taldeak Tbilisi Kopa jokatuko du hilaren 24tik urriaren 4ra eta jokalarien zerrrendan dago Lasarte-Oriako jokalaria

2027an Australian lehiatuko den Munduko Txapelketa prestatu eta esperientzia batzeko helburuarekin parte hartuko du ekipoak.

Madrilen egonaldia egin ostean, Tbilisira (Georgia) bidaiatu da Iberians eta bertan hiru partida jokatuko ditu Hegoafrikako hiru ordezkariren aurka: Toyota Cheetash, Airklink Pumas eta Suzuki Griquas.

Lehena hilaren 24an jokatuko dute Airklink Pumasen aurka. Toyota Cheetashen aurkako lehia, hilaren 29an izango da eta urriaren 4an, aldiz, Suzuki Griquas izango dute aurrez aurre.

Afrikako taldeez gain, Georgiako Black Lion eta Portugalgo Lusitanos taldeek ere parte hartuko dute lehiaketan eta azken sailkapena hiru jardunalditan metatutako puntuen arabera egingo da.