"Estresantea izan da. Aurkezpena, Madrilgo proba eta ostean, guztia jaso eta hona etorri behar ginen Jaizkibelen lehiatzera. Igandean, gainera, goizean goiz guztia prestatzen hasi behar genuen. Baina pena merezi izan du," onartu du Mansok.
Madrilgo proban estreinatu zuen ibilgailu berria Lasarte-Oriako gidariak eta pozarren agertu da kotxearen jardunarekin: "Oso gustura nago kotxe berriarekin. Pixkanaka goaz, bi lasterketa bakarrik egin ditugu eta erritmoa hartzen ari gara".
Bai Madrilen baita Jaizkibelen ere aurkari bere izan zuen Mansok: Gabriel Gutierrez asturiarra. 11. kategorian lehiatu zen Tatuus FR 2.0 ibilbigailu batekin eta horri aurre egitea zail izan zela onartu du herritarrak: "Beste maila bateko ibilgailua zen. Hala ere, Jaizkibelen gertu izan ginen, bi segundotara. Ahal genuena egin genuen, baina ez zen posible izan".
Horrez gain, babesle berriak dituela ere aipatu digu: "Hemendik aurrera Andamios Laister ere babesle izango dugu. Eskerrak eman nahi dizkiet nigan konfiantza duten guztiei: Ferdoux estructuras, Aizpurua-Unanue eraikuntzak, Toyota Euskoauto, Lexus Ikigaikars eta Etxezarreta Harategia".
Talex M4arekin kilometro gehiago egiteko gogoekin da Manso eta ez du asko itxaron beharko; hilaren 26an eta 27an, Espainiako txapelketako Onil igoeran (Alacant, Valentziako Erkidegoa) parte hartuko du Lasarte-Oriako gidariak.
RACVN lehia jarraituz
Bestalde, hilaren 12an, RACVN kopako proba lehiatu zen Sotopalaciosen, Gaztela Leonen: Tierra del Cid rallya. Mikel Kortajarena herritarrak Aimar Altuna lagun izan zuen lasterketan eta ederki jardun ziren Ford 1.6 ibilgailuan.
Lau eremu gainditu eta 05.30,491 markarekin lehiaketako zortzigarren eta 10. kategoriako lehen postuan amaitu zuen lasterketa lasarteoriatarrak.
Hilaren 26an, hitzordu berriari egingo dio aurre, Huescan (Aragoi): Lagunarrotako I Lur Eremua.