Leihatilako ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara artekoa dela jakinarazi dute antolatzaileek. Sarrerek 4,10 euro balio dute.
Manuel Lekuona Kultur Etxean aritzeko egunak zenbatzen ari dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, irrikaz baitaude 'Zerua lapurtu dute' ikuskizuna herrian erakusteko. Aurreneko emanaldirako sarrerak berehala agortu ziren eta, horren aurrean, bigarrena programatzea erabaki zuten, egun berean, 19:00etan. Emanaldi horretarako sarrerak kultur etxeko leihatilan zein Kutxabank Sarrerak atari digitalean eros ditzakete herritarrek.
Leihatilako ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara artekoa dela jakinarazi dute antolatzaileek. Sarrerek 4,10 euro balio dute.