Ostadar SKT eta Texas Lasartearra CF, denboraldia hasteko atzerako kontaketan

Txintxarri Aldizkaria

Ostadar SKT eta Texas Lasartearra FC taldeak derbia jokatzen.

Futbol denboraldiko lehen hitzordurako prest daude Ostadar SKT zein Texas Lasartearra CF ordezkariak

Federatutako talde ezberdinak mailaka hilaren 20ko zein 27ko asteburuetan zelaian izango dira nor baino nor liga berriari hasiera emateko eta Michelin zein Atsobakarreko zelaietan berriro zaleak bilduko dira euren taldeak babestera. Zehazki, Lasarte-Oriako bost ekipok egingo diote aurre ligako estreinako jardunaldiari. Ikus kirol agenda.

Ostadar SKTk hamar talde izango ditu kategoria ezberdinetan lehian eta berrikuntza ugari ditu 2026-2027 sasoirako. Entrenatzaile talde guztia aldatu da eta horren erakusle dira, Gorengo mailetan izango diren bi taldeak. Gizonezkoetan Yonatan Monroy izango da prestatzailea eta emakumezkoetan, aldiz, Mikel Mujika. 

Horrez gain, urdin-beltzen kadete nesken taldeko kideek dagoeneko jauzia egin dute Gorengora eta ondorioz, ez da kategoria horretako ordezkaririk izango.

Bestalde, Texas Lasartearra CF-ko bost ordezkari izango dira borrokan. Zuri-urdinek Erregional I. mailako taldea galdu dute aurten eta Jubenilen Gorengoa izango da lehen taldea. 

Herriko taldeen ordezkariak

Gorengo Maila

  • Ostadar SKT - 1. multzoa
  • Ostadar SKT (emakumezkoa) - 4. multzoa

Erregional I. Maila

  • Ostadar SKT - 3. multzoa

Ohorezko Jubenil Maila

  • Ostadar SKT - 2. multzoa

Jubenilen Gorengo Maila

  • Texas Lasartearra CF - 2. multzoa

Jubenil I. Maila

  • Ostadar SKT - 6. multzoa
  • Texas Lasartearra CF - 6. multzoa

Ohorezko Kadete Maila

  • Ostadar SKT - 2. multzoa

Kadete I. Maila

  • Ostadar SKT - 6. multzoa
  • Texas Lasartearra CF - 7. multzoa

Derbiak

Sasoi berrian, herriko kluben arteko lehiez ere gozatu ahalko dute zaletuek. Azaroaren 1eko asteburura arte itxaron beharko dute, ordea. Jubenil I. Mailako herriko taldeen bi ordezkarien joaneko neurketa izango da egun horretan eta etorrikoa, aldiz, urtarrilean.

Eskolarteko mailetan ere, aurrez aurre izango dira Ostadar SKT-ko eta Texas Lasartearra CF-ko gaztetxoak. Azaroaren 22an, hain zuzen ere, Infantil I. mailako kategoriako derbia izango da.