Eguzki CORPAChef taldea, Nazional Ligako Ohorezko Jubenil mailan jokatzeko prest

Txintxarri Aldizkaria

Eguzki Areto Futbol taldeko ordezkariek berrikuntza handia dute denboraldi honetan: Liga Nazionaleko Ohorezko Jubenil mailan ordezkaria izango du

Aurreko denboraldian lurraldeko mailan egon zen Gazteen taldeko jokalariek osatzen dute ekipoa eta kategoriako Euskadiko zein Espainiako txapelketa jokatu ostean, Eguzki AFko kideek maila igotzeko pausoa ematea erabaki dute. Ondorioz, Gorka Redondoren eta Edu Menaren jokalariek Euskadi, Errioxa, Asturias eta Gaztela eta Leongo aurkariak izango dituzte denboraldi berrian. Kukuyagaren aurka hasiko du lehia, hilaren 19an. 

Denboraldiaurre motza izan arren, eremuko zein Euskadiko mailako taldeen aurka lagunartekoak jokatu dituzte jubenilek. Baina ligako lehen hitzordura itsuan doala onartu du hori-beltzen prestatzaileak: "Ez ditugu ezagutzen ez kategoria ezta taldeak ere. Beraz, ezin dut lehen jardunaldiko irakurketarik egin".

Bi itzuliko liga izango du aurretik taldeak eta txapelketa jokatu ahala mailara egokitzea espero du Redondok. 

Helburu argia du taldeak, maila jaitsiera ekiditea. Horretarako borrokatuko da Liga Nazionaleko Ohorezko Jubenila entrenatzailearen hitzetan: Jaitsiera zuzena izango dute sailkapen nagusiko azken bi postuetako taldeek eta gu horietan ez egoteko egingo dugu lan".

Horrez gain, babeslea ere aldatu du taldeak. Hemendik aurrera Eguzki CORPAChef izango da taldearen izena. Eta orain arteko laguntzaile izan den Lekuona tailerrak 2024ko infantilen taldeari emango dio izena.

Aipatu moduan Ohorezko Jubenilak Kukuyaga bizkaitarra izango du lehen aurkaria erronka berrian, hilaren 19an, 16:00etan Maialen Chourraut kiroldegian eta herritarrak taldea animatzera gonbidatu ditu herriko klubak.

Bana amaitu zen Antiguokoren aurka hilaren 12n jokatu zuen lagunartekoa argazki galerian.

Kopako lehen pausoa

Jubenilen taldea ez da hilaren 19an neurketa jokatuko duen talde bakarra izango. Gipuzkoako Ohorezko Erregional Mailan arituko den Eguzki Arkupe Rehabilitaciones taldea ere izango da kantxan; Kopako lehiako lehen kanporaketari egingo dio aurre.

Laskorain KE izango du aurkari talde hori-beltzak Tolosan eta final zortzirenetako txartela eskuratzeko borrokatuko dira Francisco Javier Perez Kixkiren jokalariak.

Urria hasieran, aldiz, ligako txapelketa hasiko du Ohorezko Erregionalak eta hilabete horretan zehar, joango dira Eguzkiko ordezkari ezberdinak lehiara gehitzen.

Eguzki AF - 2026-2027 denboraldia
  • Ohorezko Erregional Maila  
  • Erregional I. Maila 
  • Nazional Liga, Ohorezko Jubenila 
  • Gazteen Maila
  • Kadete Maila                                  2011 urtea
                                                              2012 urtea
  • Infantil Maila                                  2013 urtea
                                                              2014 urtea 

Eguzki Arkupe Rehabilitaciones
Eguzki ISU Leihoak
Eguzki CORPAChef
Eguzki Goxokis Goxua
Eguzki Escalerilla taberna
Eguzki Urarte Berri
Eguzki Patricio taberna
Eguzki Lekuona tailerra