ESKUTITZA

Herriko plazan izandako istripua eta esku hartzeko eskaera

Jaione eta Ainhoa Iriondo Arrizabalaga

Dagokionari: 2026ko irailaren 7an, astelehena, eguerdian, gure 81 urteko amak, ohi bezala, plaza zeharkatzen ari zela, pilota baten kolpea jaso zuen oinetan, eta horren ondorioz lurrera erori zen. Erorketaren ondorioz, ezkerreko humero proximala hautsi zuen, eta, gainera, buruan kolpea eta ezkerreko belaunean lesioak izan zituen, eta horrek guztiak ondoez eta min handia eragin dizkio.

Azpimarratu nahi dugu plaza honetan debekatuta dagoela pilotekin edo baloiekin jolastea. Hala ere, uste dugu debeku hori ez dela behar bezala zaintzen eta betearazten. Gertatutakoa kontrol falta horren ondorioz izan da, eta oso larria iruditzen zaigu.

Gure amak 81 urte ditu eta, istripu honen ondorioz, autonomia handia galdu du, eta orain ingurukoen eta familiartekoen mende egon behar du bere eguneroko bizitzako hainbat jarduera egiteko. Mina jasaten ari da, eta hainbat hilabeteko errekuperazio, errehabilitazio, eta ahaleginaldiari egin beharko dio aurre, istripuaren aurretik zuen autonomia, ahal den neurrian, berreskuratu ahal izateko.

Bereziki kezkagarria iruditzen zaigu bere adineko pertsona batek horrelako istripu bat izatea espazio publiko batean, bertan pilotekin edo baloiekin jolastea berariaz debekatuta dagoenean.

Horregatik guztiagatik, udalari eskatzen diogu beharrezko neurriak har ditzala debeku hori betetzen dela bermatzeko, eta horrelako egoerak berriro gerta ez daitezen. Bereziki babestu behar dira espazio publiko hori egunero erabiltzen duten adineko pertsonak eta pertsona zaurgarrienak.

Espero dugu gertatutakoaren larritasuna eta istripu hori gure amaren bizitzan izaten ari den ondorioak kontuan hartuko direla.

Adeitasunez,

Bere alabak.