Topagunea kezka politiko oro dituen gazteak batzeko elkargunea da. Bizi dugun testuinguruaz hitz egin, gako politikoak landu eta hausnarketarako espazio bat da. Bide horretan, hainbat eta hainbat hitzaldi emango ditugu, tartean etxebizitza edo ekologismoaren auzia, taktika antifaxista, nazio edo prostituzioaren auzia eta beste horrenbeste. Hortaz gain, eskaintza kultural zabala eta aisiaz gozatzeko zenbait ekintza gauzatuko ditugu.
Garai gogorrak bizi ditugu eta munduak okerrera besterik ez du egiten, egoera honetan ez dago beste aldera begiratzerik. Egungo testuinguruak borroka eta antolakuntza eskatzen du, kontzientzia sozialista hedatu eta norabide horretan lan egiteko. Beharrezkoa dugu ideia erreakzionario eta zapaltzaileen gorakadaren aurrean fronte antifaxista zabal bat sortzea, parametro iraultzaileetan, eta faxismoaren atzean dagoen arazoa seinalatzea: oligarkia atlantista eta bere estatu autoritarioen programa. Faxismoarekin amaitzeko gizarte kapitalistarekin amaitu behar da.
Bide horretan funtsezkoak dira Gazte Topagune Sozialista gisako ekimenak. Eskualdean hainbat aurkezpen egingo ditugu informazioa helarazi eta sarrerak erosi daitezen: Lasarten, gaur, hilak 18, arratsaldeko seietan elkartuko gara Gaztelekuan. Animatu eta etorri!
Dagoena onartu ala borrokara batu!