'Rondico', pronostiko lehiaketako garaile

Txintxarri Aldizkaria

Lehiaketako sarituak eta antolatzaileak. Arg.: 'Zaldi lasterketak' pronostikoen lehiaketa.

Hilaren 13an, 'Zaldi lasterketak' pronostikoen III. lehiaketako sari banaketa egin zen Hipodromoan jardunaldia amaitzearekin bat. 

Rondico txapelketako garailea erabakia bazegoen ere, eguneko emaitzek eragin handia izan zuten sailkapen orokorrean eta bigarren postutik laugarrenera mugimendua egon zen. Eguneko garaileak Descartesek zazpigarren postutik bigarrenera egin zuen jauzi eta hitzordu nagusien Txartel Hotela saria ere eraman zuen. Ropero eta Almagro txartelak lhen postuetan mantetzena lortu eta sarituen zerrenda osatu zuten.

Zaletu jatorrenak ere oroigarria izan zuen; martxoan erretiratu zen Hipodromoko Zuzendari Tekniko Bixen Otañok jaso zuen.

Sari bereziak:

Zaletu jatorrena Bixen Otaño

Azken jardunaldiko irabazlea Descartes

Hotel Txartel saria Descartes

Sailkapen orokorra:

  1. Rondico
  2. Descartes
  3. Ropero
  4. Almagro

Agurra, hilaren 30ean

Lehiaketako sariak banatu badira ere, oraindik zaldi lasterketez gozatzeko azken saioa izango dute zaletuek. Hilaren 30ean, udako denboraldiak ateak itxiko ditu goizeko jardunaldiarekin.