Antxisun barrena herrira sartzeko bidea itxi dute N-1 errepidean burutzen ari diren lanengatik. Hori horrela izanik, udalak jakinarazi du inguruko geltoki pare bat itxi dituztela lan horiek bukatu arte: Antxisu 37 zenbakiduna eta Zelaialdekoa. Horien ordezkoa Oria etorbidea 7 zenbakikoa izango da. Linea hauek hartzen dituzten herritarrek izan behar dute kontuan ohartarazpen hori: BU03, BU04, BU07 eta BU47G.