Mugikortasuna pertsona guztientzat lelopean aurrera eramango dituzte aurtenho mugikortasun asteko jarduerak.Horien bitartez, herritarrek gaiarekiko kontzientzia hartzea nahi dute, baina ez hori bakarri; mugikortasun ohitura iraunkorragoak sustatzea ere bada ekimenaren helburuetako bat. Horren guztiaren gaineko azalpenak eman ditu Agustin Valdiiva alkateak eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuakeko Eli Gondat-ek.
Hilaren 18an izango da lehen hitzordua; Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Jarri prest zure bizikleta tailerra iragarri dute, eta horretan, bizikleten oinarrizko azterketa eta konponketak egingo dituzte. Zerbitzu hori, gainera, doakoa izango da MUGI txartela erakusten duten erabiltzaileentzat. Andantza plazan izango da, 16:00etatik 20:00etara.
Horrez gain, eta berritasun gisa, Miterioa Topo Expressen ihes gela estiloko jolasean parte hartzeko aukera ere izango dute herritarrek. Hamabost eta hogei minutu arteko iraupena izango du, eta antolatzaileek jakinarazi dute, horren bidez gazteak garraio publikoaren erabilerara, MUGI sistemaren abantaila eta balioetara eta mugikortasun autonomoagora hurbiltzeko saiakera egin nahi dutela.
Hitzordu horietan parte hartzen dutenen artean, gainera, bi bizikletaren zozketan eta 20 euroko eta 60 kargaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
Egun seinalatua, hilaren 25a
Hilaren 22an, asteartearekin, Manttangorri hiri autobus zerbitzua doakoa izango da. Valdiviak gogorarazi dute ibilgailu erabat elektrikoa dela, eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta dagoela. Horrez gain, ohartarazi dute udalerriko hainbat punturen arteko loturan "funtsezko funtzioa" duela, eta "ibilgailu pribatuaren erabileraren alternatiba iraunkorra" dela.
Hiru egun geroago, berriz, hilaren 25ean, izango dira jarduera gehienak. 11:00etan, esaterako, udaletxeko arkupeetatik abiatuko da ikasturte berriko lehen Ondo Ibili egitasmoa. Herriko adinekoei zuzendutako ekimena da. Herrian barrena oinezko ibilbideak egiten dituzte, eta egun horretatik aurrera, ostiralero aurrera eramango dute.
Arratsaldean, berriz, 16:30etik 20:00etara, Okendo plazan, bigarren eskuko bizikleta eta patineteen azoka egingo dute Okendo plazan. Bertan, egoera onean dauden mugikortasun pertsonaleko aipatu ibilgailuak saldu eta erosteko aukera izango da dute, noski, adinez nagusiak direnek. Erosteko ez bezala, saltzeko aurrez izena ematea ezinbestekoa dela ohartarazi du Gondatek. Horretarako, www.merkabi.eus/lasarte-oria web ataria erabili behar dute interesdunek.
Bien bitartean, Okendon bertan eta Kale Nagusian familientzako hainbat jarduera aurrera eramango dituzte. Zirkuitu eta abilezia probak izango dira. Tailerretan aritzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek, baita bizikletaren txirrinak apaintzekoa ere. Irakurketa eta marrazketa txokoa ere izango da. 17:30ean hasi eta 19:30ak bitarteko iraupena izango dute.
Egunari amaiera emateko, ordea, eta Ostadar SKTren elkarlanean, ipar martxa saioa aurrera eramango dute. Okendo plazatik abiatuko dira partaideak, 18:00etan. Horri dagokionez, ohartarazi dute hitzordua inklusiboa izango dela, hau da, ikusmen urritasuna duten pertsonek ere bertan parte hartzeko aukera izango dutela.