Mitxelo Olaizola hil da

Txintxarri Aldizkaria

Jose Martija txapelketan omenaldia jaso zuen iaz Mitxelo Olaizolak.

Realeko gizonezkoen lehen taldeko langile izandako Mitxelo Olaizola lasarteoriatarra hil da, 70 urterekin. 37 urtez lan egin zuen klub txuri-urdinean: lorezain izan zen aurrena eta utillero bilakatu zen gero. 2018an erretiratu eta bere seme Unaik ordezkatu zuen. Azken urteetan omenaldi bat baino gehiago jaso zuen herritarrak, egindako lana eta bere izaera aitortzeko. Goian bego.

Realak Atletico Madrilen aurka gaur gauean jokatuko duen partida hasi aurretik minutu bateko isilunea egingo dute Mitxelo gogoratzeko. 21:00etan hasiko da norgehiagoka Anoetan.