Nola sortu zen kartela egiteko ideia?
B.- Enkargua egin eta estropadetatik zer kontatu, zer ez kontatu hasi nintzen. Horrearako, azken urteetako kartelak begiratzen jarri nintzen. Ez errepikatzearren. Eta azkeneko urteetan egun hortako emozioa islatzea falta zela ohartu nintzen. Bidean, beste hamaika ideia ere egon ziren, baina udalari komentatu nion plano motz bat egiteko ideia nuela, aurpegiena, ba pixka bat alde hori irudikatzeko eta ondo iruditu zitzaien. Ideiak ilustrazio bat eskatzen zuela uste nuenez, Ionerengana jo nuen.
Beraz elkarlan egitea proposatu zenion?
B.- Bai. Batzuetan errazagoa da marrazkilari edo ilustratzaile baten laguntza edo bideogile baten laguntza. Idearen arabera ea zer eskatzen duen. Edo batzuetan nik egiten dut. Kasu honetan pentsatzen nuen elkarlana interesgarria izan zitekeela, eta hain ondo egin duenez, ez dugu ezer gehiago jarri. Eta hain ondo egin duenez, ez dugu ezer gehiago jarri. Lekua ilustrazioari utzi diogu eta horrek du pisu guztia.
Aipatu duzu irudia soila da, kolorerik gabea. Hasieratik zen hori asmoa?
B: Baziren elementu gehiago sartzeko ere bai, ez? Badia, irla edo portuko giroa, horrelako gauzak, baina emozioei buruz hitz egin nahi genuen, ba hortxe daude. Eta kasu honetan, gehiago izan da kentzea jartzea baino.
Gordina da. Bagenuen kolorea edo beste ez dakit zer jartzea, baina horrela uztea erabaki genuen.
Aurreko urteetan badirudi, hor kode bat dagoela beti errepikatzen dena: itsasoa, Donostiako badia, barandilla, irla edo ez dakit zer... Estropadetako kolore guztiak. Honetan ez dago kolorerik!
Letra jartzeko orduan ere izan nuen lana. Nik pentsatzen nuen: 'Zer jarriko diot?'.
I.- Orokorrean asko kontatzen zen irudiarekin.
Nola izan da elkarrekin lan egitea?
B.- Lehen aldia da elkarrekin lan egiten duguna. Nahiko organikoa izan da. Kontzeptua azaldu nion Ioneri eta argazki batzuk pasa nizkion; estropadetan arraunlariek kaira iristean dituzten aurpegiena. Eta hor joan ginen irudia fintzen elkarri galdezka, "zer iruditzen zaizu hau edo bestea?".
Ione, zaila izan al da Beñaten ideia paperean islatzea?
I.- Beñatek argi zuen zein estilo erabili nahi zuen. Espresioak bilatzeko horretan erreferentziak errealistak dira. Ez zen erraza izan, zeren irudia zeuk sortu behar duzunean, norberak tendentzia bat dauka, nahi gabe. Niri nahi gabe aurpegiak antzekoak ateratzen zaizkit eta lanean ari nintzela, hasi zitzaidan pasatzen. Orduan berrio guztia birpasatu, irudi berriak begiratu... Eta hor ja bai, lana izan zen aurpegi bat hartu, espresioa ondo zehaztu.
Gainera, askoz errazagoa da espresioa zerbait handia egitean. Txikian nahiko lana izan zen.
Eta teknikak azkenean forma uzten du nabarmen, protagonismo guztia horri ematen dio.
B.- Gainera, kartelean ez dago irudi osoa. Marrazkia askoz handiagoa da.
I.- Beste hiru pertsona gehiago agertzen dira originalean.
Argi zenuten irudian emakumezkoei presentzia gehiago emango zenietela?
B.- Bai, argi genuen emakumezkoak gehiago izan behar zutela. Aipatu genuen agian dena jarriko aterako genuela, baina azkenean zati bat jarri dugu. Ez digute ezer esan. Eta emakume gehiago sartu dugu eta listo
Nolako harrera izan du?
I.- Orokorrean ona. Nik uste dut jendea txundituta geratu dela eta originalagoa izan dela, hori gehienbat. Marra beltz soila da.
B.- Nik ez dut jende askorekin hitz egin. Aurkezpena egin zen duela gutxi eta hor bazauden komunikazio jendea eta abar. Hor harrera ona eduki genuen. Eta email eta dei batzuk ere jaso ditugu.
Estropada zaleak al zarete?
I.- Ni estropaden ospakizunaren zalea naiz! Nire etxekoak bai, baina ni eguneko planekoa naiz.
Plana oso polita da. Eske giroa oso polita da, nahiz eta ez gustatu, kristoren eguna da.
B.- Nik noizbehinka ikusten dut; estropada batzuk ikusi ditut, baina ez dut liga guztia ikusten.
Baina Kontxako bandera, ez da beste bandera bat. Jendearentzat berezia da. Futbolean derbi batek daukan kutsua du. Agian ez zara oso futbolzalea, baina Real-Athletic batean Alde zaharrera joatea edo, ni ez naiz txirrindu zalea, baina belodromoan egiten zen jaira joan izan nintzen. Badaude hor data batzuk kirolaren munduan kultura eta ohitura lotuta daudenak. Lurraldeko nortasunarekin zerikusi handia daukatenak. Beraz, zergatik ez horrek sortzen duen emozioetaz hitz egin.