Hirugarren edizio honetan 133 parte hartzaile izan dira uztailaren 5etik probaz probako iragarpenak eginez. Hamahiruko saioa izango da txapelketako sailkapen orokorreko puntuak eskuratzeko baliogarri izango den azkena eta erabakigarria izango da; oraindik postuak erabakitzeke daude.
Egun 1.707 punturekin Rondico da txapelketako buru eta hurrengo lehiakideekiko errenta handia duenez, aurtengo garaile izango dela aurreikusten dute antolatzaileek. Saria jasoko duten gainerako postuetarako, ordea, ez dago ezer argirik. 1.594 puntutatik 1.562tara hainbat hautagai daude, beraz, hilaren 13ko arratsaldea zirraragarria izango da horietako askorentzat.
Sari banaketa
Hori guztia gainera zuzenean bizi ahalko dute, izan ere, lehiaketako arduradunek lasterketaz lasterketako zuzeneko jarraipena egingo dute Hipodromoan bertan. Eta bosgarren lasterketa amaitutakoan, 20:00ak aldera, sari banaketa ekitaldia egingo dute irabazleen paddock-ean.
Lehen hiru sailkatuen sari eta garaikurrez gain, hitzordu nagusien puntuazioa kontuan duen Hotel Txartel saria emango dute antolatzaileek. Eta eguneko irabazleak, 19. sailkatuak eta zale jatorrenak ere jasoko dute oroigarririk.