Bi furgonetatan etorri dira suhiltzaileak 19:30ak pasatxo, baina ez suteren bat itzaltzera, Kale Nagusiko 14. zenbakiko hirugarren solairuko zenbait balkoi garbitzera baizik. Haiek iritsi baino lehen zenbait harri kozkor jausi dira kalera eta istripu larriagoren bat saiheste aldera hartu dute esku hartzeko erabakia. Inguruan paseatzen zebiltzan herritar ugari hurbildu dira gertatzen ari zena ikustera, baita pintxo-potean zebiltzanak ere: une batzuez mahaian utzi dituzte tragoak eta pintxoak, jazotakoa sakelako telefonoekin grabatzeko. Zorionez, ez da ezer larririk gertatu.