Kirol elkarteko arduradunek azaldu dutenez, entrenamenduan eskubaloiaren lehen urratsak ezagutuko dituzte parte hartzaileek, betiere adin bakoitzera egokitutako dinamikekin.
Jarduera guztiz doakoa da, eta aurrez eskubaloian esperientziarik izan ez duten haurrek parte hartu ahal izango dute. Eskubaloi klubak azaldu duenez, "helburua kirola modu atsegin, ludiko eta hezitzailean ezagutzea da, jolasaren bidez mugimendua, koordinazioa, talde lana eta harremanak sustatuz".