Adinekoen Omenaldi Asteko ekimenetan izena emateko epeak ireki dituzte

Txintxarri Aldizkaria

Ehunka pertsona elkartu ziren iaz, bazkaltzeko.

Urriaren 1etik 8ra merezitako aitortza jasoko dute gure herriko adineko pertsonek. Ekimenez betetako egitaraua prestatu dute Biyak Bat egoitzak eta Lasarte-Oriako Udalak (hori iragartzeko egindako agerraldiari buruzko albistea hilaren 18ko aldizkarian argitaratuko dugu) eta ohartarazi dute horietako zenbaitetan aurrez izena eman behar dutela parte hartu nahi dutenek.

Urriaren 3ko (larunbata da) ibilaldi neurtuan inskribatzeko azken eguna gaurkoa da, hilak 11. Izena eman nahi dutenek Biyak Bat egoitzara (Kale Nagusia, 40) joan beharko dute euren bulegoko ohiko ordutegian.

Bestalde, hurrengo egunean bazkaria eta dantzaldia antolatu dituzte Michelin kirol guneko tenis pistan, 14:30etik aurrera. Zehazki zenbat bazkaltiar izango diren jakite aldera, Biyak Bateko zuzendaritzako kideek jakinarazi dute hilaren 18a izango dela izena emateko azken eguna. Ibilaldi neurtuarekin bezalaxe, parte hartu nahi dutenek Kale Nagusiko egoitzara joan beharko dute. Eurekin harremanetan jarri nahi dutenek 943-94 64 26 telefono zenbakira deitu behar dute.