Intzako pilotariak, Kluben Gipuzkoako txapelketaren zain

Txintxarri Aldizkaria

Iparraldeko eta Lizaso-Artetxe, gorriz, hirugarren postuko partida baino lehen. Arg.: Iparraldeko Pilota Batzordea.

Intza Kirol Elkarteko kideak lanean dira. Federatu mailako pilotariek denboraldiko lehen lehia hastear dute eta udako txapelketei esker, motorrak berotu dituzte

Hilaren 13ko asteburuan Intza KEko kideek Kluben arteko binakako Gipuzkoako txapelketari ekingo diote. 

Bost ordezkari izango ditu herriko taldeak bi modalitatetan. Eskuz, nagusien eta Jubenil II. mailan eta kadete mailako 1. eta 3. mailan izango dira lehian; gomazko palan, aldiz, nagusien 3. kategorian.

Hauek izango dira lehiak:

Ostirala 11

Gomazko pala, Binaka,
Nagusien 3. Maila

Añorga - Intza

18.00. 1. partida. Añorga, Donostian.

Eskuz, Binaka, Kadete 1. maila

Intza - Ilunpe

20.10. 1. partida. Loidibarren pil.

Larunbata 12

Eskuz, Binaka, Nagusien 2. Maila

Intza - Oiarpe

10.00. 1. partida. Michelin pil.

Eskuz, Binaka, Kadete 3. Maila

Intza - Oiarpe 2

10.00. 2. partida. Michelin pil.

Igandea 13

Eskuz, binaka, Jubenil 2. maila

Ilunpe - Intza

11.00. 2. partida. Azpeitian.

Bestalde, taldeko arduradunek jakitera eman dute, Itxaso Iparragirre herritarra aurten Behar Zana taldearekin lehiatuko dela.

Lehiaketaz lehiaketa

Aipatu moduan, eskuzko modalitateko ordezkariek hainbat lehiaketetan parte hartu dute azken asteetan eta emaitza onak lortu dituzte.

Hilaren 4tik 6ra, Teruelen (Aragoi) jokatu zen Trinketeko III. Nazioarteko Topaketan parte hartu zuen Intzako Jon Pello Artetxek. 

Nazioarteko 30 bikote izan ziren nor baino nor, hala nola, Bolivia, Maroko edo Irlandako ordezkariak.

Sailkapen fasearen ostean, herritarra eta Behar Zanako Lizaso 3. postuko partidarako sailkatu ziren eta Iparraldeko Pacheco-Zozaya irabazita, podiumeko hirugarren mailara igo ziren. 

Donostiako Euskal Jaietan, aldiz, Peru Urdanpilleta Hernaniko Iturberekin batera finala jokatuko du gaur, Trinitate plazan. 

Bi kategoriatan izan dira borrokan klubeko kideak hilaren 7an eta 8an lehiatutako kanporaketetan: nagusien mailan, aipatu Urdanpilleta-Iturbe bikoa eta Haritza Diaz de Gereñu-Huegun (Alde zaharra) eta kadete mailan, Arkaitz Lasa-Markel Lopez.