Leihatilako ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara artekoa dela jakinarazi dute antolatzaileek. Sarrerek 4,10 euro balio dute.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Zerua lapurtu dute' ikuskizuna ekarriko dute kultur etxera urriaren 3an. Urtero lez, ikusmin izugarria sortu du herritarren artean eta aurreneko emanaldirako sarrerak berehala agortu ziren. Horren aurrean, bigarren pasea programatu dute 19:00etarako eta jakinarazi dute sarrerak datorren astelehenean jarriko dituztela salgai, kultur etxeko leihatilan nahiz Kutxabank Sarrerak atari digitalean.
Leihatilako ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara artekoa dela jakinarazi dute antolatzaileek. Sarrerek 4,10 euro balio dute.