Mansok azaldu moduan, "Joseba Iraola indartsu dago. Europako txapelketan lehiatzean ari da eta beste liga batean dago. Ezin izan genuen ezer egin haren aurka".
Gainera, proba entrenamendu modura hartu zuela aitortu du: "Kotxe berriaren zain, Talex M3 zahar batekin lehiatu ginen. Entrenamendu saioa izan zela esan daiteke".
Eta itxaronaldia amaitzear dagoela ere jakitera eman du gidariak pozarren. Madrilen, hilaren 18an, Talex M4a aurkeztuko da. Hurrengo egunean, gainera, Madrilgo txapelketako lasterketak bat jokatuko du eta 20an, aldiz, "etxean" lehiatuko da Jaizkibelgo igoeran.
"Gogoekin gaude. Ibilgailu berrira nola moldatzen naizen ikusiko dugu eta ea nola bukatzen dugun denboraldia; bospasei lasterketa falta ditugu", gehitu du Mansok.
Rallyetan lehian
Bestalde, Mikel Kortajarena eta Bet Ancizar herritarrak RACVN Kopa lehiatzen ari dira. Martxoan jokatu zuten lehen proba Almajanon (Soria, Gaztela eta Leon) eta Ultzamakoan (Nafarroa) ere parte hartu dute herritarrak. Hitzordu berria dute, hilaren 12an, Tierras del Cid Rally esprintean (Sotopalacios, Gaztela eta Leon).

Bien bitartean, abuztu amaieran, Lesaka Hiriko Rally esprinta (Nafarroa) lehiatu zuen bikoak. 90 gidarik eman zuten izena proban eta horien artean, Pablo Muga zubietarra ere izan zen.
Lesaka eta Endara-San Anton urteagiaren arteko lau eremuri egin behar izan zieten aurre gidariek. Kortajarena-Ancizar bikoak 1. kategoriako lehen postua eskuratu zuten; Mugak berriz, bosgarreneko bederatzigarren postuan amaitu zuen proba.