Andoaingo Txirrindulari eskolako kide Martinek ez zuen lortu Oñatiko probako garaipena borrokatzea, baina lehen postuetan mantendu zen beti eta bosgarren amaitu zuen proba, 02.07.10. Podium nagusira igo ez bazen ere, jaso zuen saririk txirrindulari gazteak. Zubillagako puntua lehen postuan igaro zuen lasarteoriatarrak eta tarteko helmugen garaikurra eraman zuen.
Garmendia herritarrak, aldiz, 02.10.39 markarekin igaro zuen azken marra.
Zorterik ez
Hurrengo egunean, Lierniako proban bi saiori egin behar izan zioten Lasarte-Oriako bi gazteek; ezin izan zuten lehen postuetan egon.
Erlojupekoko lau kilometrotako ibilbidea 06.49,27 denboran egin zuen Martinek; Garmendiak, aldiz, 6.56,44 behar izan zuen.
Ostean, 55 kilometroko errepideko lasterketari egin behar izan zioten aurre. Biek helmuga elkarrekin igaro zuten, 01.23.53 markarekin.
Bestetik, Sima Cepial taldean dabilen Markel Marzol herritarra Lehendakari txapelketako hainbat probatan izan da lehian. Azkena, Urdulizeko (Bizkaia) lasterketa izan zen lehian hilaren 6an.