Intzako Pilota eskolako kideek, gaur lehen saioa

Txintxarri Aldizkaria

Pilota eskolako gaztetxoak, txapelketa batean lehian.

Pilota eskolako haur eta gazteek gaur hasiko dituzte denboraldi berria prestatzeko entrenamenduak, Michelin kirol guneko pilotalekuan. Mailaren arabera egun eta ordutegi ezberdinetan izango dituzte saioak. Izen ematea irekia dago

Ordutegiak honakoak dira:

  • Benjaminakastearte eta osteguna, 17:30etik 18:30era.
  • Alebinak: astearte eta osteguna, 18:30etik 19:30era.
  • Infantilak: astearte eta osteguna, 19:30etik 20:30era.
  • Kadeteak: astelehena 18:30etik 19:45era eta asteazkena 19:30etik 20:45era.

Era berean, pilota eskolako izen ematea irekia dagoela jakinarazi dute klubeko kideek. Arduradunek Lasarte-Oriako haur eta gazteak animatzen dituzte saioetara gerturatu eta probatzera. Inskripzioa egin edo zalantzak argitzeko harremanetarako bi bide eman du klubak: 650 45 93 54 telefono zenbakia eta jonpeartetxe@gmail.com helbide elektronikoa.