Pozarren iragarri dute ekimena Pedro Carrasco eta Asier Velasco antolatzaileek, Agustin Valdivia alkateak eta udaleko Kultura zinegotzi Ainara Elicecheak. "Kaletik geratzen gaituzte azoka noiz egingo dugun galdetzeko eta egitaraua aurkeztera etorri gara Okendo plazara". Lasarte-Orian hamargarren aldiz egingo dutenez feria, ohiko jarduerez gain ekimen berri eta bereziak programatu dituzte: gerlarien arteko borrokak eta arkuarekin geziak jaurtitzen ikasteko postua azpimarratu dituzte. Egitaraua eta informazio eguneratua webgune honetan argitaratzen ari dira egunotan.
Hilaren 18an irekiko dute azoka, 17:00etan. Igande iluntzera arte goizez zein arratsaldez programatu dituzte emanaldi ibiltariak, ipuin kontalarien saioak, tailerrak eta 60-70 artisautza zein janari postu. Herrian bizi ez eta bertaratzeko asmoa dutenei garraio publikoa erabiltzea aholkatu diete, Lasarte-Oria "oso ongi konektatuta" dagoela nabarmenduta. Era berean, egun horietan sortuko duten giroak inguruko ostalaritza establezimenduei "nabarmen" lagunduko dietela adierazi dute, ohi baino bezero gehiago izango dituztelakoan.
Egitaraua, egunez egun
Hilak 18, ostirala
- 17:00etan, inaugurazioa. Haurrentzako gunea eta artisautza tailerrak jarriko dituzte Okendo plazan eta Kale Nagusian.
- 17:00etan, Artimaña Teatro taldearen emanaldia. Erdigunean barrena.
- 17:30ean, Eulali ipuin kontalaria. Okendo.
- 18:00etan, espartzu tailerraren erakustaldia. Tailerren gunea.
- 18:30ean, ohiko ipuinak. Okendo.
- 18:45ean, musika ibiltaria. Erdigunean barrena.
- 19:00etan, harrigintza tailerraren erakustaldia. Tailerren gunea.
- 19:15ean, Valeria Zirko Show. Erdigunean barrena.
- 20:00etan, buztin tailerraren erakustaldia. Tailerren gunea.
- 21:00etan, Erdi Aroan girotutako gau ikuskizuna. Okendo.
Hilak 19, larunbata
- 10:30ean, antolatzaileen eta azokako partaideen desfilea. Ferian barrena.
- 11:00etan, merkatuaren irekiera.
- 11:00etan, Barzonia taldearen emanaldia. Erdigunean barrena.
- 11:30ean, Eulali ipuin kontalaria. Okendo.
- 11:45ean, Artimaña Teatro taldearen emanaldia. Okendo.
- 12:00etan, Barzonia taldearen emanaldia. Erdigunean barrena.
- 12:15ean, espartzu tailerraren erakustaldia. Tailerren gunea.
- 12:30ean, musika ibiltaria. Okendotik abiatuta.
- 13:00etan, Erdi Aroko borroken erakustaldia. Okendo plaza.
- 13:30ean, Artimaña Teatro taldearen emanaldia. Okendo.
- 14:00etan, musika ibiltaria. Okendotik abiatuta.
- 17:00etan, Barzonia taldearen emanaldia. Erdigunean barrena.
- 17:30ean, Valeria Zirko Show emanaldia. Okendo.
- 18:30ean, Barzonia taldearen emanaldia. Erdigunean barrena.
- 19:00etan, Artimaña Teatro taldearen emanaldia. Okendo.
- 19:15ean, espartzu tailerraren erakustaldia. Tailerren gunea.
- 19:30ean, Eulali ipuin kontalaria. Okendo.
- 20:00etan, Artimaña Teatro taldearen emanaldia. Okendo.
- 20:30ean, Barzonia taldearen emanaldia. Erdigunean barrena.
- 20:00etan, Erdi Aroko borroken erakustaldia. Okendo.
- 21:00etan, Erdi Aroan girotutako gau ikuskizuna. Okendo.
Hilak 20, igandea
- 11:00etan, merkatuaren irekiera.
- 11:30ean, Eulali ipuin kontalaria. Okendo.
- 11:30ean, Barzonia taldearen emanaldia. Erdigunean barrena.
- 12:00etan, Ramalleira taldearen emanaldia. Erdigunean barrena.
- 12:00etan, Talikser eskoziar taldearen emanaldia. Erdigunean barrena.
- 12:15ean, espartzu tailerraren erakustaldia. Tailerren gunea.
- 13:00etan, Eulali ipuin kontalaria. Okendo.
- 13:00etan, Barzonia taldearen emanaldia. Erdigunean barrena.
- 13:30ean, akrobazien eta 'cheerleader'-en emanaldia. Okendo.
- 14:15ean, Erdi Aroko borroken erakustaldia. Okendo plaza.
- 14:00etan, musika ibiltaria. Okendotik abiatuta.
- 17:00etan, Artimaña Teatro taldearen emanaldia. Okendo.
- 17:30ean, Eulali ipuin kontalaria. Okendo.
- 18:00etan, Barzonia taldearen emanaldia. Erdigunean barrena.
- 18:15ean, espartzu tailerraren erakustaldia. Tailerren gunea.
- 18:30ean, Erdi Aroko borroken erakustaldia. Okendo plaza.
- 19:15ean, Barzonia taldearen emanaldia. Erdigunean barrena.
- 19:15ean, Artimaña Teatro taldearen emanaldia. Okendo.
- 19:30ean, Eulali ipuin kontalaria. Okendo.
- 20:15ean, Barzonia taldearen emanaldia. Erdigunean barrena.
- 21:00etan, azokaren itxiera.