Ikastaroen eskaintza berritu eta zabala egin du Manuel Lekuona Kultur Etxeak

Txintxarri Aldizkaria

Hilaren 10ean zabalduko dute izen emateko epea, eta 20ra arteko tartea izango dute interesdunek inskripzioak egiteko aukera. Urriaren 5ean hasiko da ikasturtea

Ikasturte berrirako prestatu duten ikastaroen eskaintza ezagutarazi dute, gaur goizean, Kultura zinegotzi Ainara Elicecheak eta kultur etxeko kudeatzaile Euante Izagirrek. Ohi bezala, sormen, ongizate eta prestakuntza proposamenak jasotzen dituela iragarri dute, eta nabarmendu, aurtengoak berrikuntza batzuk dakartzala. Horiek zeintzuk diren ere zehatu dute. Lau izango dira nobedadeak 2026-2027 ikasturtean: Helduen Balleta, Barre, Bailamos tod@s (inklusiboa da) eta Dancing Baby. Azken horren gainean, gainera, esan dute familian egitekoa izango dela.

Izen emateko epeen gaineko xehetasunak ere eman dituzte. Hilaren 10etik 20ra egin ahal izango dute interesdunek inskripzioa, eta horretarako, bi bide dituzte. Aurrez aurre egin nahi dutenek, udaletxean egin beharko dute ohiko arreta ordutegian, hots, 09:00etatik 14:00etara. Bestela, udalaren egoitza elektronikoa erabilita ere egin dezakete. Lekuaren berrespena, berriz, hilaren 30ean jakinaraziko dute, posta elektronikoz. Horri dagokionez, azpimarratu dute izen emateak ikastaroetarako eskainiko diren leku kopurua gainditzen badu, ez dela zozketarik egingo; izen emate ordena hartuko dute kontuan. Hori horrela, Kultura sailak jakinarazi du izena ematearekin batera ikastaroaren matrikula osoa ordaindu beharko dela, eta inskripzioak egiteko epea amaituta, taldea osatzen ez bada, matrikularen zenbatekoa itzuliko egingo dute. Hala, Lasarte-Orian erroldatutako pertsonek % 40ko hobaria izango dutela ere esan dute, eta eskolak noiz hasi eta amaituko diren ere bai: urriaren 5ean hasi eta ekainaren 18an amaitu. 

Ikastaroetako dinamizatzaileek hitz egingo duten hizkuntza zein izango den galdetuta, jakinarazi dute irakasle ia guztiak (Dancing Babykoa izan ezin) elebidunak direla, eta, beraz, hori hala izanik, partaideen beharretara egokituko direla. 

Parte hartzeko gonbitea

Elicecheak agerraldia baliatu du programa "eguneratzeko eta aukera erakargarriez hornitzeko" egin den ahalegina balioan jartzeko. Hala, Dancing Baby ikastaroari azpimarra berezia egin dio; familian seme-alaba txikiekin egiteko ikastaroa dela esatearekin batera, ingelesez izango dela ere azaldu du. 

Izagirre, berriz, parte hartzeko deia egin die herritarrei: "Ikastaro hauek sormena, ongizatea eta norbanakoaren ezagutza bultzatzea baino ez digute bilatzen, bizilagunen topagune ere badira, jarduera partekatzeko, elkarrekin ondo pasatzeko eta loturak estutzeko modu bat".

Jarraian dituzue ikastaroak eta horien gaineko xehetasunak:

  • Haurren balleta
    • Eguna etaordua
      • 6 eta 7 urteko gaztetxoentzat: astearte eta osteguna, 17:15etik 18:00etara. 
      • 8 eta 9 urteko gazteentzat: astearte eta osteguna, 18:00etatik 18:45era. 
      • 10 eta 12 urteko gazteentzat: astearte eta osteguna, 18:45etik 19:30era.
    • Prezioa
      • Erroldatuak: 36,86 euro.
      • Erroldatuak: 62,46 euro.
  • Helduentzako balleta
    • Eguna eta ordua: astearte eta osteguna, 19:30etik 20:45era. 
    • Prezioa: 
      • Erroldatuak: 193,75 euro. 
      • Ez erroldatuak: 322,92 euro.
  • Ilaran dantza
    • Eguna eta ordua: asteazkena, 10:30etik 12:30era.
    • Prezioa: 
      • Erroldatuak: 105,68 euro.
      • Ez erroldatuak: 176,14 euro.
  • Dantza latinoak
    • Eguna eta ordua: ostirala, 19:00etatik 20:30era. 
    • Prezioa
      • Erroldatuak: 79,26 euro
      • Ez erroldatuak: 132,10 euro. 
  • Dancing Baby
    • Eguna eta ordua: astelehena eta asteazkena, 16:45etik 17:45era. 
    • Prezioa
      • Erroldatuak: 116,25 euro.
      • Ez erroldatuak: 193, 75 euro. 
  • Denok dantzatzen dugu
    • Eguna eta ordua: astelehena, 10:30etik 12:00etara. 
    • Prezioa
      • Erroldatuak: 174,38 euro.
      • Ez erroldatuak: 290,63 euro. 
  • Barre
    • Eguna eta ordua: astelehen eta asteazkena, 18:00etatik 19:00etara.
    • Prezioa
      • Erroldatuak: 105,68 euro.
      • Ez erroldatuak: 176,14 euro.
  • Yoga
    • Eguna eta ordua
      • Astelehena, 19:00etatik 20.30era. 
      • Ostirala: 17:30etik 19:00etara, 
    • Prezioa
      • Erroldatuak: 116,25 euro.
      • Ez erroldatuak: 193,75 euro.
  • Meditazioa
    • Eguna eta ordua: asteazkena, 19:00etatik 20:30era.
    • Prezioa: 
      • Erroldatuak: 145,31 euro.
      • Ez erroldatuak: 242,19 euro.
  • Kafea historiarekin
    • Eguna eta ordua: hilean behin, astelehenetan, 10:30etik 13:30era. 
    • Prezioa
      • Erroldatuak: 45 euro.
      • Ez erroldatuak: 75 euro.
  • Joskintza eta patroigintza
    • Eguna eta ordua
      • Asteartea,10:00etatik 12:00etara.
      • Asteartea, 17:00etatik 19:00etara.
      • Asteazkena, 10:00etatik 12:0etara.
    • Prezioa
      • Erroldatuak: 193,75 euro.
      • Ez erroldatuak: 322,92 euro.
  • Pintura
    • Eguna eta ordua
      • Asteazkena, 17:00etatik 19:00eatra.
      • Osteguna, 17:00etatik 19:00etara.
    • Prezioa
      • Erroldatuak: 193,75 euro.
      • Ez erroldatuak: 322,92 euro.
  • Joskintza eta patroigintza
    •